Nortzuk gara?

NORTZUK GARA?

Landa munduarekiko solidarioa den kontsumo alternatiboa eta ekologikoa aurrera eramateko xedearekin sortutako talde bat gara.

NOLA ANTOLATZEN GARA?

Asanbladan kontsumituko ditugun jakiak aukeratzen ditugu, eta ondoren, taldeko kide batzuk eskakizunak egiteko ekoizleekin harremanetan jartzen dira. Jakien harrerak gure lokalean antolatzen ditugu.

“Saski irekiak” deritzogun sistema erabiltzen dugu, zeinean kontsumitzaile bakoitzak, aldiro (normalean astero), behar dituen produktuak eskatuko dituen, eta haiengatik ordaindu.

Ohiko bilerak hamabostero egiten ditugu eta ezohikoak urtean behin.

KONTSUMO IRIZPIDEAK

Kalitate onekoak, osasuntsuak eta ingurumenarekiko eta ekologikoki sostengarriak diren janariak  kontsumituz, eta  halaber ekoizpen horren ikuspegi ekonomiko, politiko eta kulturala kontutan harturik, agroekologian oinarritutako elikagaien ekoizpenari lehentasuna ematen diogu.

“Zuzeneko salmenta” sistemarekin, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harremanak sustatzen ditugu.

Komertzializazio zirkuitu laburrei lehentasuna emanez eta, nekazaritzako elikagaien industria kateak luzatu ez daitezen, bitartekariak saihesten ahaleginduz, ekoizleei ematen diegu protagonismo osoa.

Ekoizleen lursailak ikusiz eta hauen ekoizteko moduak ezagutuz, produktore eta kontsumitzaileen arteko harremanak sendotzen saiatzen gara. Lan mota honekin, elkarren arteko konfidantza ezartzea ahalbidetzen dugu, legezko ziurtagiri ekologikoa eduki edo ez, alde batera utziz. Honi “ziurtagiri partehartzailea” deitzen diogu.

GEURE HELBURUAK

Elikagai Subiranotasuna aldarrikatzea, gaur egun ezarritako ereduaren kontra, alternatiba bideragarria bezala.

Gaur egungo merkatu ereduaren aurrean, ekoizle eta kontsumitzaieek galdutako autonomía itzultzen ahalegintzea.

Geure harri koskorra ekartzea kontsumo arduratsu mota bat erakusten, eta administrazio ezberdinei, ekoizle txikiak babesteko legeak eta baita bertako merkataritza erraztuko dituen neurriak hartzeko, politika publikoak exijitzea.

... ETA HORRETAN GAUDE.

No hay comentarios:

Publicar un comentario